Eguna: 5-16

  • 2009-5-16. Lagun Onak Espainiako Hirugarren Mailako futbol taldeak Bigarren B Mailara igotzeko fasea jokatzeko sailkatu zen, Portugaleten aurka 0-2 irabazi ostean.
  • 2005-5-16. Villena (Espainia) espetxeko funtzionarioek Gotzon Aranburu preso azpeitiarra jo zutela salatu zuen Askatasunak.
  • 2004-5-16. Lagun Onak Futbol Taldeko neskek Espainiako Ligara igoera lortu zuten, azken partida 8-1 irabazi eta gero.
  • 2000-5-16. Ibaieder erreta agertu zen, Landetako industriguneko isurketaren batek eraginda.
  • 1974-5-16. Jesusen Bihotzaren Ikastetxean kirol tokia egiteko enkantea onartu zuten.
  • 1963-5-16. Haurren Parkea egiteko ardura eman zioten Luzio Amenabarri.
  • 1952-5-16. Abitaingo urtea zen lurraldearen erosketa eskritura sinatu zuela adierazi zuen alkateak.
  • 1933-5-16. Bilboko Udalaren akordioarekin bat eginik, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia lurraldeetako Gestora Batzordeei Autonomia Estatutua ahalik eta azkarren prestatzeko eskatzea erabaki zuten, udalek onartzeko.
  • 1923-5-16. Herriko agintariek ekintza ofizialetan erabili behar zituzten ezaugarriei buruz egin zituen gestioen berri eman zuen alkateak. Egokienak Bilboko L. Anduiza etxeak ematen zituela aitortu zuen, urteko San Inazio festetarako aurreratzen bazituen ere, hurrengo urtean kobratzea berdin izanik. Erostea erabaki zuten.
  • 1904-5-16. Diputazioaren gutunari erantzunez zera adierazi zuen herriko Ogasun Batzordeak: herrian ez zegoela langileen etxebizitzen beharrik. Udalak haren iritzia onartu zuen.
  • 1904-5-16. Gauzainek orduetan eta erdietan kantatzen zutenean esaten zuten 'Alabado sea Dios' hitzei, 'y la Purisima Virgen' gehitzea eskatuz zinegotzi batek aurkezturiko mozioa onartu zuten.
  • 1900-5-16. Batzorde bat izendatu zen Santo Domingo eraikina -kuartela salbu- herriaren eskuetara pasatzeko gestioak egiteko.
  • 1900-5-16. Juan Manuel Beobide salesiar eta musikaria jaio zen.
  • 1895-5-16. Felix Berolegi Orbegozo erremonte pilotaria jaio zen. Erremontearen Urrezko Adinekoa zen, eta pilotakada batzuk jaso ondoren 1925ean erretiratu zen.
  • 1888-5-16. Teodoro Erentxun margolariari ordaindu egin zioten, Bartzelonako Erakusketa Orokorrera bidaltzeko herriko armarri bat margotu zuelako.
  • 1867-5-16. Herriko epaitegia galtzeko zorian zegoela ikusirik eta Inazio Iberok Madrildik idatzi zuela kontuan izanik, herriarentzat epaitegiak zuen garrantzia jakinaraziz Espainiako erreginari idaztea erabaki zuten, inolako aldaketarik ez egiteko eskatuz.
  • 1846-5-16. Santo Domingo komentuan Guardia Zibilaren sarjentu eta taldeari tokia egokitzen eginiko gastuak ordaindu zituzten.
  • 1812-5-16. Mina mariskala lau mila soldaduz osatutako troparekin egun horretako arratsaldean bertan herriratuko zela jakinarazi ziotela adierazi zuen alkateak. Haientzako ostatuak prestatzeko San Agustin eta Santo Domingo komentuetan eta Loiolako Ikastetxe Errealean lastoa bildu behar zela esan zuen. Hamabi lagunez osatutako batzordea izendatu zuten, hiru koartel horietan argia ere beharko zela gogoan izanik.
  • 1731-5-16. Herriko kartzela egokitzen ari ziren Sebastian Legarda harginari eta Inazio Segurola zurginari lana ahalik eta azkarren amaitzeko behar ziren langileak eskatzea erabaki zuten.
  • 1631-5-16. Saltzeko sagardoa zutenei udalbatzarrera agertzeko adieraztea erabaki zuten, txandak izendatzeko zozketa egingo zelako.
  • 1590-5-16. Azkoitiaren eta Azpeitiaren arteko mugan dagoen errekan Lorentzo Berrasoeta erretorea egiten ari zen errota ikustea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan