Eguna: 12-28

  • 2019-12-28. Espainiako Zilarrezko LEB Mailako Kopako finala irabazi zuen Juaristi ISBk, Gironaren aurka, Azpeitiko kiroldegian.
  • 2013-12-28. Maria Jesus Arregiren liburuxka biografikoa aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Eneritz Albizu kazetariak idatzi zuen biografia txikia.
  • 1938-12-28. Udalak, udaletxe zaharreko lehen, bigarren eta hirugarren solairuak eta urtean 1.050 pezetako errenta ordainduz, Espainiako Falange Tradizionalistari ematea erabaki zuen.
  • 1935-12-28. Alkateak jakinarazi zuen hurrengo urteko urtarrilaren 5ean jaialdiak ospatuko zirela herrian, Joxe Aranburu 'Keixeta' aizkolariari omenaldia eskainiz. Udalak erabaki zuen antolatzaileei ezerezean ematea zezen-plaza.
  • 1876-12-28. Joxe Gurrutxagaren La Azpeitiana fabrikako 80 akzioren zozketa egin zuten, haietako hamar bueltatzeko.
  • 1868-12-28. Alkateak adierazi zuen Juan Amezuarekin eskritura sinatu zuela. Horrela parrokiko organoaren jabetza herriaren eskuetara pasatuko zuten, 5.200 erreal ordainduz hari, eta gainontzeko diru eskaera guztiak alde batera utziz.
  • 1868-12-28. Udalak eta herritar batzuek dirua aurreratzeko izendatutako eguna izanik, Eusebio Gurrutxaga, Cayo Bea Murgia eta Joxe Ibarrarekin burdina landu eta beste zenbait tresna egiteko Madalena auzoan aurrez Inazio Muguruzaren lantegia izandakoan 40.000 erreal ematea erabaki zuten.
  • 1788-12-28. Parrokiaren atariari buruz Joxe Antonio Arzadun maisuak prestatutako itxura aztertu zuten. Gaia alkatearen eskuetan uztea erabaki zuten, honek lana hasi aurretik kontuan izan zezan parrokiaren alderdi ekonomikoa. Azpeitiko Udala osatuko zuten agintari berriei guztiaren berri jakinaraztea onartu zuten.
  • 1788-12-28. Floridablancako (Espainia) konteari idaztea erabaki zuten, esanez nolatan ari zen herria parrokiaren sarrera berria egiten Ventura Rodriguez maisuak emandako itxurari jarraituz. Meritu handiko obra zen, San Fernando Akademiako Antonio Ponz idazkariak ager zezakeen bezala, esanez jakinean zela bera ahalegintzen zela alderdi artistikoa bultzatzen eta, erregutuz, elizaren sarrerako nagusiko ate gainean medailoi bat jartzeko iritzia eman zezala. Bestalde, adierazi zioten aipaturiko akademiara bidalitako gutunean esaten zela guztiaren berri eman zezakeela Pedro Michel maisuak, San Sebastianen irudia egiten lanean izan zelako herrian.
  • 1785-12-28. Alkateak korrejidoreak idatzitako gutun bat aurkeztu zuen: erreinuko herri guztietan debekatu egin zituzten zezenak hiltzen ziren jaialdiak. Publikoarentzat laguntza sortzen zutenetan baino ez zuten segituko ohitura, baina azken horiek kontseiluak aztertuko zituen antolatzeko eskaera egiten zenean.
  • 1769-12-28. Goizean, Loiolako elizako teilatuan ziren linternatako bat bota zuen tximista batek.
  • 1664-12-28. Herri Batzar nagusian Santo Domingo komentuari buruz hitz egin zuten: herriak komentuaren baratzaren jabetza lortzea nahi zuen, enparantza zabaltzeko. Behin eta berriz zuzendu zuen eskaera, eta jakinarazi zuten fraideek baratzaren zati bat emateko prest zirela, ordainduz gero. Agintari eta Inazio Agirre, Saloguen lizentziatua eta Frantzisko Mendizabali eskatzea erabaki zuten komentuko priore eta fraideekin erosteko bide egokia aurkitzeko, behar bada diruan zentsuan hartuta edo nahi zen erara eta muga gabe.
  • 1664-12-28. Kontuan izanik herritar asko gelditu zirela batzarrera agertu gabe, haietako bakoitzari berrehun maraiko isuna kobratzea onartu zuten.
  • 1550-12-28. Olioaren hornikuntza hartu zuen urtebeterako Juan Perez Altunak. Alkateak eta fidelak onartu zuten bi dendetan saltzen zuela. Huts egingo balu, ehun maraiko isuna ordaindu beharko zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan