Eguna: 9-29

  • 2020-9-29. Dinamoko Ikusle Taldearen lehen saioa egin zuten.
  • 2018-9-29. 28 urte eta gero berreskuratutako Euskal Pentatloi Txapelketa jokatu zen zezen plazan. Xabier Zaldua zumarragarrak irabazi zuen.
  • 2018-9-29. Asier Larruzeak eta Maud Conbarieuk irabazi zuten X. Zuzenien mendi lasterketa bertikala.
  • 2011-9-29. Agirreneko alokairu sozialeko etxebizitzen giltzak -hamazazpi- banatu zituzten udaletxean.
  • 1993-9-29. Nuarbe Sokatira Taldea herrira iritsi zen, Suitzan jokatutako Europako Txapelketan 640 kilotan urrezko domina irabazi ondoren.
  • 1983-9-29. Kontrolatutako zabortegi bat Azpeititik Tolosarako bidean eta Lapatx baserriaren ondoan zabaltzeko Estanislao Narbaiza ingeniariak eginiko proiektua ikusita, espedientea martxan jartzea erabaki zuen Azpeitiko Udalak.
  • 1959-9-29. Joxe Gurrutxaga 'Txokolo' txistularia hil zen.
  • 1946-9-29. Lagun Onak Mendi Bazkunak bere lehen irteera egin zuen: Arauntza mendira.
  • 1944-9-29. Peña Taurina El Andaluz sortzeko baimena eman zuten.
  • 1941-9-29. Gobernadoreak, ofizio baten bidez, jakinarazi zuen Inazio Egaña alkatetzatik kendu zuela, eta honen tokia lehen tenienteak har zezala. Horrela egin zuen Urbano Azkuek.
  • 1928-9-29. Julian Elorza eta Inazio Perez Arregi abokatuek Azkoitiko eta Azpeitiko herrien arteko mugei buruz eginiko txostenaren berri eman zuten, eta erabaki zuten herriak aho batez helegitea jartzea Espainiako Auzitegi Gorenean, orduan Madrilen zegoen Francisco Freiguero Gonzalez abokatuarekin harremanetan jarririk.
  • 1928-9-29. Udalak Donato Aristi izendatu zuen Urrestillako telefono lokutorioko arduradun, haren aita Joan Kruz hiltzean. Urtean 365 pezeta ordainduko zizkioten.
  • 1750-9-29. Alkatetzarako izendatu zuten Manuel Frantzisko Alzibar Jauregi, baina ez zuen inoiz batzarrik zuzendu.
  • 1741-9-29. Antonio Idiakez Granadako dukea aukeratu zuten alkatetzarako -aurretik herrian bizi izan zen-, eta haren teniente moduan, Inazio Jazinto Agirre Eleizalde. Idiakez ez zen batzar batera ere agertu.
  • 1685-9-29. Tomas Leiarizti, Bautista Azpillaga eta haien lagunekin harremanetan jarririk, alkateari eskatu zioten Izarraizko izoztegiko hormak eginaraztea haiei, herriarekiko zorretan zeudelako.
  • 1643-9-29. Felipe IV.a Espainiako erregeak ontzat hartutako ordenantzak eman zituzten ezagutzera, urteroko agintari aukeraketa egiteko.
  • 1583-9-29. Hogei herritarren izenak sartu zituzten txarroan, hautagai agertzen zirelako.
  • 1574-9-29. Alde batean jarri ziren bozeramaile izan nahi zutenak eta beste aldean, berriz, hautagai zirenak -azken horiek zortzi besterik ez ziren-. Lehenengoen artean inolako aukeraketa beharrik ez zen izan, eta zortzien izenak txarroan sartu zituzten, karguen zozketa egiteko.
  • 1572-9-29. Herriko agintari aukeraketa egitean, ordainketa handienak egiten zituzten herritar guztien izenak zozketan sartzea erabaki zuten, batzarra ospatzean bertan aurkitu edo ez, eta agindua betetzeko betebeharra zegoen, berrehun dukateko isunaren azpian.
  • 1567-9-29. Korrejidorea batzarrean zela, galdetu zuten ea nork izan nahi zuen agintaritzarako hautagai. Zortzik erantzun zuten baietz eta, kontuan izanik inoiz ez zela izan gutxiago, haietatik bi kendu eta beste seien artean zozketa egitea erabaki zuten. Horrela osatu zuren Udala.
  • 1559-9-29. Iskanbilak sortu ziren agintarien aukeraketa egitean, bakarren batzuek herritik kanpo edo ohiko bizitzarik ez zutelako egiten euren emaztearekin.
  • 1555-9-29. Alkateek, karguei zin egitean, Elolaren testamendua gordetzea sinatu zuten.
  • 1458-9-29. Azkoitia-Azpeitia arteko muga onartu zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan