Eguna: 8-24

  • 2020-8-24. Juan Joxe Agirre argazkilaria hil zen, 75 urterekin.
  • 2016-8-24. Espainiako bandera udaletxeko etxaurre nagusian jarri zuen Udalak, "EAEko Auzitegi Nagusiak behartuta".
  • 2011-8-24. Lurraldebusek nekazal inguruetarako taxi zerbitzua martxan jarri zuen.
  • 1996-8-24. Bi 'molotov koktel' bota zituzten epaitegira.
  • 1962-8-24. Frantzisko Gurrutxaga Musika Bandaren zuzendari izandakoa hil zen.
  • 1931-8-24. Alkateak, Bilbon Nafar-Euskal Estatutuari buruz lau probintzietako alkateen batzordeak ospatutako bileraren berri jakinarazi zuen. Lizarrako Estatutuarekin bat egindako udaletako alkateak Madrilera joan eta Espainiako Errepublikako Gobernu Probisionalaren aurrean agertzeko tren berezia jarri zela ere esan zuen. Alkatea bera hara joatea eta bidaia eta gastu guztiak herriak ordaintzea erabaki zuten.
  • 1896-8-24. Hilaren 21ean sinatutako erreal agindua irakurri zuten. Bertan ezerezean utzitako epaitegiak berriro martxan jarriko zituztela adierazten zen. Udalak erabaki zuen abokatuen batzordeari horren berri pasatzea, gestioak egiteko.
  • 1876-8-24. Lehen mailako eskola zuzentzen zuen Leontzio Bentura maisuak eta laguntzaile bat eskatu zuen, eskolan 165 mutiko baitzituen. Udalak laguntzaile egokia topatzeko gestioak egitea erabaki zuen.
  • 1868-8-24. Diputazioak Zumaian egindako Batzar Nagusiak hartutako erabakiaren berri eman zuen. Azpeitiko Udalak egindako proposamena ontzat hartu eta Loiolako Ikastetxea amaitzeko diru bilketa egitea erabaki zuten, beste gauza batzuen artean. Bestalde, probintziak bost urtean zehar ehun mila erreal ematea ontzat hartu zuen, bakoitzean hogei mila erreal emanez.
  • 1857-8-24. Polizia zaindari Ramon Adriank itxura hobea izan zezan, jantziak egitea erabaki zuten: lebita eta oihal galtzak, kapela berritua eta txapa.
  • 1808-8-24. Batzordea izendatu zuten troparen garraioak egiteko.
  • 1774-8-24. Herri Batzar nagusian ganadu izurriteaz guztien iritziak jaso ondoren, herriko harakinari agindu berri bat eman artean gehiago behirik ez hiltzeko agindu zioten.
  • 1766-8-24. Herri Batzar nagusian, apirilean sortutako matxinadan egindako gastuei aurre egitea derrigorrezkoa ikusi zuten. Horrela, zentzu bat edo gehiago sinatuz dirua lortzea erabaki zuten, eta herritarrek Udala osatzen zutenei horretarako ahalmena eman zieten. Ardoari zerga ezartzeko Kontseiluarengandik baimena lortzea ere eskatu zieten.
  • 1742-8-24. Parrokiko erretaula nagusia amaitu zuten, eta eskerrak emateko elizkizunak eta jaialdiak ospatu zituzten.
  • 1693-8-24. Herri Batzar nagusian, ganadu izurriteak harturik zuen indarra kontuan izanik, hilik ziren guztiak lur azpian ehortzi eta erretzeko sua egitea erabaki zuten. Horretarako, Izarraitz, Odria, Elosiaga eta beste zenbait tokitarako arduradunak izendatu zituzten, emandako agindua betearazteko.
  • 1683-8-24. Merkatalontzietan etor zitekeen ganadua erosi edo trukatzea debekatu zuten, gehienak gaixorik iristen zirelako.
  • 1665-8-24. Alkateak Herri Batzar nagusian adierazi zuen parrokiari buruzko zenbait agiri zahar ezkutatuta zirela nonbaiten, eta haiek topatzeko nuntzioaren aldetik Paulina bat lortzea egokia zela. Nuntzioa Madrildik herriratu zen, eta bere bitartez Simancasko (Espainia) Artxiboan, Iruñean edo beste nonbaiten aurki zitezkeen agiriak herriratzeko behar ziren gestioak egitea erabaki zuten.
  • 1640-8-24. Alkateak jakinarazi zuen herrian zen Irlandako konpainiak hurrengo egunean alde egin behar zuela, eta herriak garraio antolatzea agindu zuela. Garraioa egin zezaketenei deitzea erabaki zuten, jakinaraziz atzera egiten zuenari 50 dukateko isuna ez ezik, hilabeteko kartzela ezarriko ziotela.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan