Eguna: 10-4

  • 2020-10-4. Ibai Etxeberriak Tontorramendiko igoera bertikala irabazi zuen Ondarroan (Bizkaia).
  • 2018-10-4. 'Ispiluak eta itsasoak' eleberria kaleratu zuen Joxean Agirrek.
  • 2017-10-4. Esklabetan gazteei zuzendutako alokairu sozialeko 45 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu zuten Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak.
  • 2013-10-4. Ehundaka herritarren babesa jaso zuen Eneko Ibargurenek, bere atxiloketa eta Herrira-ren kontrako operazioa salatzeko elkarretaratzean.
  • 2012-10-4. Azpeitiko ondarea unitate didaktikoetan proiektua aurkeztu zuten.
  • 2007-10-4. Mikel Zubimendi atxilotu zuen Seguran Espainiako Poliziak, 'Batasuna auzia'-gatik. Bergarakoa da sortzez Zubimendi, baina Azpeitian bizi da.
  • 2007-10-4. Udalak udalbatzarrean jakinarazi zuenez, Espainiko Auzitegi Gorenak legez kanpo jo zituen Auzaraza guneko etxeak eta hiritartzea. Urteak egin zituen gaiak auzitegietan.
  • 1994-10-4. Trenaren Museoa inauguratu zuten, bigarren eta azken fasea bukatu ondoren.
  • 1927-10-4. Lorentzo San Julian 'Ijito Txikia' eta 'Maiordomo' neurtu ziren lasterkan zezen-plazan 8.000 metrotan. Lehenengoak irabazi zuen, 29 minutu eta 29 segundotan; bigarrena erretiratu egin zen 66. biran.
  • 1920-10-4. Nuarbera ura ekartzeko baldintzak eta aurrekontuak onartu zituen Udalak, eta garbitokian aldaketak egitea.
  • 1916-10-4. Alkateak jakinarazi zuen Musika Bandaren zutoihala egin zuten Jesus eta Mariaren lekaimeek ez zutela ezer kobratu nahi eta, ikus zitekeenez, izugarrizko lan egokia egin zutela. Bide batez, lekaimeek agertu zuten eurentzat pozgarria zela herriaren aldetik horrelako lan bat egiteko eskaera jasotzea. Hori dena akta liburuan idatzirik uztea erabaki zuten, eta haien buruari gutuna idaztea eskerrak emanez.
  • 1899-10-4. Herriak hala nahi zuelako, Mariaren Sierbak Azpeitian finkatu ziren.
  • 1869-10-4. Alkateak jakinarazi zuen errukietxeko junta gertu zela herrira etorri behar zuten karitateko bost lekaimeekin agiri bat sinatzeko, eta Udala eta herriko junta bera agertzen zirela agirian -lehenengoa bertako patroi moduan, aurrerantzean sor zitezkeen eztabaiden inguruan erabakitzeko-. Horrela egitea erabaki zuen Udalak.
  • 1869-10-4. Irakaskuntza Publiko Junta Probintzialaren bi gutuni erantzunez, Udalak erabaki zuen Pedro Parodi irakasleari jakinaraztea ezinezkoa zela eta ez zela komenigarria berak Azpeitiko eskolan maisu moduan jarraitzea, Espainiako Konstituzioari zin egiterik ez zuelako nahi izan, eta lehen mailako eta agintarien aurka agertu zelako. Hala, bide batez, haren posturako beste norbait izendatzeko eskatu zuten. Irakasle batek bete behar zuen langintza alde batera utzirik izan zuela esan zioten Parodi irakasleari, batez ere apirilean, maiatzean eta ekainean politikan parte hartu zuelako, eta Espainiako Gobernuaren aurka lan egin behar zuela, liberalen aurkako abestiak kantatuz eta Carlos VII.a eta Ramon Cabrera aldeko deiadarrak eginez, umeen artean ez ezik horien gurasoen artean ere nolabaiteko egoneza nabarituz.
  • 1820-10-4. Politiko nagusiak eginiko eskaerari erantzunez, herriak Loiolako Ikastetxeko Liburutegiaren kargu egitea erabaki zuen, eta inbentarioa hari bidaltzea ahalik eta azkarren.
  • 1820-10-4. Loiolako San Inazioren zilarrezko irudia santutegitik parrokira eramateari buruz parrokiko apaizekin harremanetan jartzea erabaki zuten, hurrengo eguneko goizeko zortzietan prozesioan joanez basilikan agertzeko eskatuz. Asmoa, bertan herri meza ospatu ondoren irudia herriratzea zen.
  • 1814-10-4. Herri Batzar nagusian eztabaidatu zuten zer eratan egin behar zioten eskaera Espainiako erregeari jesuitak berriro Loiolako santutegira buelta zitezen. Iritziak jaso ondoren, parrokiko apaizekin harremanetan jartzea erabaki zuten, eta haiekin bat eginik idatzia prestatzea.
  • 1680-10-4. Ikusirik erabat atzeraturik zela Izarraitzen egindako izoztegia eta nolabait, behar bezala ez zirela ahalegintzen lanean Mateo Etxaniz eta Pedro Odriozola -horien ustez, behin eta berriz eguraldi txarra egiten zuelako-, eta ikusirik herriari kalte handia egiten zitzaiola izoztegiaren amaiera luzatzean, eskribauari agindu zioten haiekin harremanetan jartzeko, adierazteko eguraldi ona egiten zuen lehen unetik jarri beharko zituztela lanean beharrezko ofizial guztiak, eta amaitu bitartean bertan ariko zirela.
  • 1678-10-4. Frantziskanen eliza berria inauguratu zuten.
  • 1585-10-4. Gipuzkoako korrejidore Frantzisko IƱiguez Alzaga herritarrak deiturik, bilera egin zuten herritar bereziekin, eta hark adierazi zuen San Miguel eguneko agintarien aukeraketan ikusi zuela nola sortu ziren eztabaidak, eta derrigorrezkoa zela herriak zituen ordenantzak zerbait aldatzea. Akemendi lizentziatua, Joan Otxoa Uranga eta Martin Agirre aukeratu zituzten hori egiteko.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan